2018/02/15

MAPEN IRAKURKETA

Mapa baten iruzkina egiteko eredua
Atlasetan hainbat gairi buruzko mapak aurki ditzakegu eta eskala desberdinetan egoten dira; beste mapa batzuek lurrazaleko hainbat inguru irudikatzen dituzte.

MUNDUKO  LEHEN  MAPA
Mapa horiek aztertzeko, ondorengo gidoia erabil daiteke:

1.      Mapa arretaz behatu:
o    Zein izenburu duen.
o    Zein mapa-mota den: topografikoa, gaikakoa, munduko mapa...
o    Zein gai lantzen duen.
o    Zeinu konbentzionalen testua.
o    Zein eskalatan dagoen.
o    Orientazioa (puntu kardinalak non dauden).
o    Irudikatzen duen ingurua.
o    Zein garaitan egin zen, atlasaren edo mapa dagoen liburuko argitalpen-data begiratuz.

2.     Aurreko elementuetan oinarrituta, mapa deskribatu, batez ere mapak irudikatzen duen eremuan zeinu konbentzionalak nola irudikatzen diren adieraziz: koloreak, sinboloak...

3.   Maparen informazio orokorra azaldu:
o    Mezu nagusia.
o    Planteatzen diren arazoak.
o    Zein interes maila duen.

LURRA IRUDIKATZEA: MAPAK


lurra_irudikatzea_mapak from Ibon Gereka