Mapa
baten iruzkina egiteko eredua
Atlasetan hainbat gairi buruzko
mapak aurki ditzakegu eta eskala desberdinetan egoten dira; beste mapa batzuek
lurrazaleko hainbat inguru irudikatzen dituzte.
MUNDUKO LEHEN MAPA |
Mapa
horiek aztertzeko, ondorengo gidoia erabil daiteke:
1. Mapa arretaz behatu:
o Zein izenburu duen.
o Zein mapa-mota den: topografikoa,
gaikakoa, munduko mapa...
o Zein gai lantzen duen.
o Zeinu konbentzionalen testua.
o Zein eskalatan dagoen.
o Orientazioa (puntu kardinalak non
dauden).
o Irudikatzen duen ingurua.
o Zein garaitan egin zen, atlasaren
edo mapa dagoen liburuko argitalpen-data begiratuz.
2. Aurreko elementuetan oinarrituta, mapa deskribatu, batez ere mapak irudikatzen
duen eremuan zeinu konbentzionalak nola irudikatzen diren adieraziz: koloreak,
sinboloak...
3. Maparen informazio orokorra azaldu:
o Mezu nagusia.
o Planteatzen diren arazoak.
o Zein interes maila duen.