2020/03/29

EGURALDIA ETA KLIMA



KLIMOGRAMAK ETA EGURALDI-MAPAK


KLIMOGRAMAK  ETA  EGURALDI-MAPAK

Klimograma bat nola egin
Prezipitazioak eta tenperaturak klimogrametan irudika daitezke. Klimograma toki zehatz bateko prezipitazioak eta tenperaturak irudikatzeko grafikoa da; urte osoan zehar hilez hile islatuko direlarik.
Klimograma bat egiteko orri koadrikulatua erabili behar dugu eta ondorengo urrats hauei ekingo diegu:
  1. Ardatz horizontal bat marraztu eta bere bi ertzetan bi lerro bertikal egingo ditugu.
  2. Ardatz horizontalean urteko hamabi hileak markatuko ditugu.
  3. Ezkerreko ardatz bertikalean tenperaturen eskala markatuko dugu, baloreak bosnaka gradu zentigradotan ezarriko ditugularik; adibidez: -5, 0, 5, 10, 15, 20, 25 °C.
  4. Eskuineko ardatz bertikalean prezipitazioen eskala markatuko dugu, baloreak hamarnaka ur mm. eta positiboan ezarriko ditugularik; adibidez: 0, 10, 20, 30, 40, 50 mm. ur.
  5. Behin toki zehatz bateko urteko hilabetetan zeharreko batezbesteko tenperaturak ezagututa, grafikoan jarriko ditugu puntuen bidez. Jarraian lortutako puntu guztiak marra baten bidez lotuko ditugu.
  6. Ikertzen ari garen tokiko hilabete bakoitzeko prezipitazioak ezagututa, grafikoan adieraziko ditugu barra-diagrama baten bidez.



Klimogramak interpretatzen

  • Klimograma edo klimodiagrama bat interpretatzea edo analizatzea bi alderditan oinarrituko da:

  • Tenperaturen grafiko linealen ikerketa. 
  • Bere ikerketatik urtaro kopurua eta urtean zeharreko aldaketak (igoerak eta jaitsierak) ondorioztatuko ditugu. 
  • Hurrengo kasu hauek topa ditzakegu:

      • Tenperatura altu eta egonkorrak  (erregularrak) dituen grafikoa,  KLIMA BEROAri dagokio.

      • Lau urtaroei dagozkien tenperatura aldaketak  (irregularrak) dituen grafikoa. KLIMA EPELA da.

      • Tenperatura baxuak dituen grafikoa. KLIMA  HOTZA da. Tenperaturak baxuak edo oso baxuak badira mendiko klima edo polarra izan daiteke.

  • Prezipitazioen barra-diagramen ikerketa. 
  • Tenperaturen grafiko linealaren analisitik ondokoa ondoriozta dezakegu:

      • Klima beroa eta prezipitazioak egonkorrak badira, KLIMA EKUATORIALA  da.

      • Klima beroa eta urtaro lehor bat badago, KLIMA TROPIKALA izango da. 

      • Klima beroa eta Iprezipitaziorik ez badago, BASAMORTUKO KLIMA da.

      • Klima epela eta prezipitazioak urte osoan zehar ematen badira, KLIMA OZEANIKOA da.

      • Klima epela eta uda lehorra bada, KLIMA MEDITERRANEOA da.

      • Klima epela eta prezipitazioak urriak  (eskasak) badira eta udan ematen badira, KLIMA KONTINENTALA da.

      • Klima hotza  eta prezipitazio ugari (asko) badaude MENDIALDEKO KLIMA  da. 
      • Klima hotza eta prezipitazio urriak badaude KLIMA  POLARRA da. 
Munduko klimak aztertzeko, orrialde oso interesgarria dago sarean. Kuxkuxeatu nahi duzue? 
Aukeratu herrialdeak eta ikusiko dituzue haien arteko ezberdintasunak.

KLIMA ALDAKETA